BALORAZIOA
Pazientearen beharrak aseko dituen ariketak preskribatzeko beharrezkoa da aurretik balorazio funtzional bat egitea. Fisioterapeutak pazientea erreadaptazio zerbitzura bideratzen duenean, fisioterapeutaren eta erreadaptadorearen artean lan plangintza bat osatzen da, non hasteko, zein balorazio mota egin erabakitzen den pazientearen informea eta lesioaren momentuko egoera kontuan izanik.
Balorazioaren helburua pazienteak eduki ditzakeen eta etorkizunean bere lesioan edo beste lesio batean eragina izan dezaketen gabeziak azaleratzea da. Neurtzen diren parametroak hurrengoak dira:
- Indarra. Dinamometro digital baten bitartez neurtzen da Newton unitatean. Gihar bakoitzaren indar espezifikoa neurtu eta konparatzen da.
- Mugikortasuna. Goniometro digital baten bitartez gradutan neurtzen da. Artikulazio bakoitzaren mugikortasun maila neurtzen da.
- Estabilizazioa eta oreka. Froga funtzionalen bitartez baloratzen da. Mugimendu basikoetan pazienteak eduki ditzakeen estabilizazio eta oreka gabeziak neurtzen ditu.
- Potentzia. Encoder bat duen kono isoinertzialaren bitartez neurtzen da Watio-tan. Kirol erreadaptaziorako eta tendinopatia tratamenduetarako erabiltzen da batik bat.
Erreadaptadoreak lortutako emaitzak aztertzen ditu eta pazientearen gabeziak azaleratzen dituen informe bat sortzen du. Informe honi esker ariketa preskripzio egoki bat burutu daiteke. Gainera, informe hau oinarritzat baliatu liteke etorkizunean egingo diren balorazioetan hobekuntzak egon diren ikusteko.