Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.
id-6477d39c97fd6
ENTRENAMENDUA / PREBENTZIOA
id-6477d39c98a60

id-6477d39c9c100
Ariketa eta mugimendua lesiorik pairatzen ez duten pertsonentzat. Zerbitzu honen helburua, bere egunerokotasuneko aktibitatea egitean, pertsona bat lesio egoerara ez iristean datza. Gizakiaren gaitasun fisikoen artean indarra eta estabilitatea oso garrantzitsuak dira. Indarra eta estabilitatea lantzeak lesio egoera saihestea eta norbanakoaren gaitasun fisikoa hobetzea ditu helburutzat.
Gidatutako ariketa bitartez indarra eta estabilitatea entrenatzea hurrengo osasun helburuak lortzeko da baliagarria besteak beste:
- Kirol lesioetako prebentzioa
- Kirol errendimendua hobetu
- Lan prebentzioa
- Gaitasun fisikoen mantentzea
- Osasun egoera orokorraren hobekuntza
Pertsona bakoitzari ariketa preskripzio egokiena egin ahal izateko ezinbestekoa da aurretik balorazio funtzional sakon bat egitea. Balorazioan eskuratu diren aurkikuntzetan oinarrituta, ariketa egokienak sortzen dira egoera eta norbanakoaren helburuak asebeteko dituenak (kirol froga baten aurrean prebentzio entrenamendua, lan errepikakor batentzako prebentzio lana, 3. adineko mantentze lana etab.)
Behin ariketa hauek preskribatu direnean, modu ezberdinetara burutu daitezke:
- Bakarka gure instalazioetan edo bakoitzak bere entrenamendu gunean.
- Taldekako entrenamendu gidatuak gure instalakuntzetan.
Gure metodoak jarraitzen duen pauso bakoitzaren deskripzioa hurrengoa da:
id-6477d39c9ca0a

Balorazioaren helburua pertsonak eduki ditzakeen eta etorkizunean bere lesioan edo beste lesio baten eragina izan dezaketen gabeziak azaleratzea da. Neurtzen diren parametroak hurrengoak dira:
- Indarra
- Mugikortasuna
- Estabilitatea eta oreka
- Potentzia
Prestatzaileak lortutako emaitzak aztertzen ditu eta pertsonaren gabeziak azaleratzen dituen informe bat sortzen du. Informe honi esker, ariketa preskripzio egoki bat burutu daiteke.

Preskribatutako ariketen helburuak honakoak dira:
- Balorazioan azaleratu diren gabeziak hobetzea.
- Gaitasun fisikoaren hobekuntza helburuaren arabera.
Saio honetan pazienteari balorazioaren ondorioz sortutako informearen dokumentua eta preskribatu zaizkion ariketa guztiak erakusten zaizkio, taula eta bideo batzuen bitartez.

Prestatzaieak une oro ariketaren gauzatzea gainbegiratzen du eta beharrezkoak diren zuzenketak egiten ditu.
Gainera, erraminta eta makina espezializatuak dauzkagu lesioen errekuperazioa bermatzeko, gure helburu nagusia pazientearen hobekuntza erraztea delako
Helburua, pertsonak ariketari adherentzia sustatuko den ingurugiro batean ariketa hauek ikastea eta barneratzea da. Frogatuta dago ariketak taldean egiteak eta besteekin esperientziak elkarbanatzeak, eta hauek asteko rutina plan batean sartzeak, ariketarekiko adherentzia hori errazten duela eta, hori dela eta, helburua lortzea errazten da.
Taldeak lesio motaren arabera sortuko dira ahalik eta espezifikoenak izan daitezen.
- Kirol Prebentzioa
- Lan Prebentzioa
- Entrenamendu Funtzionala
- 3. adinerako entrenamendua
- Stretching-a
- Etab.