Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.
id-6477516505e89
ERREADAPTAZIOA
id-6477516506919

id-647751650831a
Gaur egun, lesioen errehabilitazioaz hitz egiterako garaian, pazienteen errekuperazio prozesuan hain boteretsua den ariketa fisikoa kontutan hartzea ezinbestekoa da.
Lesio baten errekuperazio prozesuari ariketa terapeutikoa gehitzeak pazienteari bere lesioak eragindako gabeziak hobetzeko eta etorkizunean lesio horiek berriro ez pairatzeko bermea ematen dio.
Fisioterapia eta erreadaptazio lan paralelo bat egiten dugu, uste dugulako hau dela formularik egokiena pazientearen errekuperazio funtzional eta osoa lortzeko. Fisioterapeutak pazientea erreadaptazio zerbitzura bideratzen du, non ariketa terapeutiko eta funtzionalean espezialista den erreadaptadoreak balorazio zehatz bat pasatzen dion dituen gabeziak aurkitzeko. Ariketa terapeutikoak gabezia horiek errekuperatzea du helburu, indarra, mugikortasuna edo estabilizazioa hobetuz, besteak beste.
id-6477516508bf4

- Indarra
- Mugikortasuna
- Estabilizazioa eta oreka
- Potentzia

- Balorazioan azaleratu diren gabeziak hobetzea.
- Lesio eta ehun bakoitzaren beharretarako ariketak espezifikoak izatea.

Helburua, pazienteak ariketari adherentzia sustatuko den ingurugiro batean ariketa hauek ikastea eta barneratzea da. Frogatuta dago ariketak taldean egiteak eta beste pazienteekin esperientziak elkarbanatzeak, eta hauek asteko rutina plan batean sartzeak, ariketarekiko adherentzia hori errazten duela eta hori dela eta sendaketa prozesua hobetzen da.
Taldeak lesio motaren arabera sortuko dira ahalik eta espezifikoenak izan daitezen.