Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.
id-65702f84a75cd
FISIOTERAPIA / OSTEOPATIA
id-65702f84a8069


Duen eskuragarritasunari eta bizkortasunari esker diagnostikorako, prebentziorako, tratamendurako eta jarraipenerako erreferentzia-tresna bilakatu da ekografia. Balorazio objektiboagoa ahalbidetzen duen tresna da eta miaketa klinikoan aurrerapauso kualitatibo handia posible egin du. Gainera, ezinbestekoa da teknika inbaditzaileak ahalik eta zehatzen egiteko. Ekografoa balorazio-tresna egokiena da hurrengo kasuetan:
- Gihar haustura
- Tendinopatia (tendinitis)
- Lotailuen lesioa (okerdura edo haustura)
- Artropatia (artritis)
- Likido derramea
- Alterazio baskularra (zaina trombosis sakona)
- Alterazio neurala
- Fraktura
- Etb
Ekografiaz lagundutako miaketan gure lan-eremutik kanpo dagoen patologiaren bat antzemanez gero, dagokion profesionalarengana bideratuko zaitugu; izan ere, gure helburuetako bat mediku, fisioterapeuta, osteopata, nutrizionista, podologo, readaptatzaile etab.-ekin elkarlanean aritzea da.


Nerbio-sistema mindu gabe berau tratatzen duen teknika inbaditzailea da. Nerbio-sistema zenbait disfuntzio lokal, segmentario edo zentralen erantzule da eta neuromodulazioaren helburua horiek tratatzea da; nerbioen funtzionamendua egokitzea ahalbidetzen baitu. Izan ere, gorputzeko nerbioek zirkuitu elektrikoan kobrezko kableak duen funtzioa dutela esan daiteke eta neuromodulazioari esker, “nerbio-korrontean” maiztasun aldaketak gauzatzen dira sistemak egoki funtziona dezan, informazioa behar bezala helaraz dadin, alegia.
Ziatika, Tunel Karpianoko Sindromea, Zerbikal eta Sorbalda mugimendu mugatzea etab.


Orratzen bitartez gauzatzen diren tratamendu teknikak eskuekin soilik iritsi ezin garen ehunetara iristeko.
EPTE/EPI
Korronte elektriko galbanikoak kaltetutako ehuna zuzenean estimula dezan orratzez baliatuta aplikatzen den teknika da. Ehun konektiboa tratatzeko tresna da; izan ere, kaltetuta dagoen kasuetan, birsortze-prozesuaren lehen fasea abian jartzen du.
Tendinopatietan eta gihar-orbanen fibrosian bereziki erabilgarria da. Degeneratutako ehuna suntsitzen du eta birsortze-prozesurako ezinbestekoa den inflamazio-fasea abiarazten du. Alabaina, ehun osasuntsua ez du kaltetzen eta suntsitutako ehuna organismoak metabolizatzen du. Garrantzitsua da birsortze-fasean teknikaz gain, ariketa terapeutikoa tratamendu osagarri gisa erabiltzea.
Errotula-tendinopatia, Akiles-tendinopatia, Supraespinoso-tendinopatia etab. Gihar-orban fibrosoak: bizeps femorala, koadrizepsa, bikiak, etab.
PUNTZIO LEHORRA
Gatillo-puntu miofaszialak gihar-zuntzetan kokatzen diren banda tinkoetako noduluak dira. Horiek min erreferitu bereizgarria, presioarekiko hipersentikortasuna eta asaldura motorrak eragiten dituzte. Puntzio lehorra deritzon teknikan orratza gatillo-puntuetan sartzen da eta uzkurdura lokalak sorrarazten dira; modu horretan, giharrari tentsioa kentzea lortuz.
Trapezioa, piramidala, koadrizepsa, soleoa etab.


Talka uhinak energia altuko uhin akustikoak dira, modu teknologiko ezberdinen bitartez sortu daitezkeenak, eta fokal edo radial modalitateak dituztenak.
Gaur egun oso erabiliak dira medikuntzan eta errehabilitazio muskuloeskeletikoan, inflamazioari, kaltzifikazioei, fibrosiei, prozesu artikularrei eta minari aurre egiteko. Hau dela eta, dagoeneko lehen aukerako prozedimendu terapeutikoa da, batik bat fisioterapian, baino baita traumatologia eta kirol medikuntzan.
Talka uhinen efektu fisiologikoak eta bere eraginak hurrengoak dira: efektu biologiko mikroskopikoak ematen dira zelula barruan eta baita maila extrazelularrean, honek mekanotransdukzio fenomenoa sortuz (estimulu mekanikoak, kimiko bilakatu) zeinak ehunen birsortzea sustatzen duen odol hodi berriak sortuz eta kolageno berriaren sorkuntzan eragiten.




- Mugimenduaren maila eta kalitatea hobetzeko
- Min miofaszialaren tratamendua
- Gehiegizko gihar tentsioaren murrizketa
- Drenajearen hobekuntza
- Orbainen tratamenduan


Energia Altuko Induzkio Bidezko Terapia, edo terapia super induktiboa, intentsitate altuko uhin edo kanpo magnetikoen aplikazioan oinarritzen da. Terapia honen helburua mindutako zelulen birkarga bat da kanpo elektromagnetikoen estimulazioaren bitartez. Honek organismoare efektu suspergarri eta sendagarri bat sustatzen du zelula mailan, zeinak eragin oso positibo duen ehunetan, minak arinduz eta lesioak modu natural batean tratatuz. Uhin elektromagnetikoek zelulak, ehunak, organoak eta hezurrak zeharkatu ditzakete, horrela hauen prozesu elektrokimikoak aktibatuz eta mintz zelularraren funtzioa hobetuz.
Energia Altuko Indukzio Bidezko T High Energy Inductive Therapy erapiak efektu handia du minaren tratamenduan. Horretaz gain giharren tono eta odol fluxua hobetzen ditu eta birsorkuntza muskuloeskeletiko prozesuak aktibatzen ditu.
Besteak beste, bizkarreko minetarako, nervio lesioetarako (túnel karpianoa, ziatika etab.), artritis reumatoiderako, tendinopatietarako eta hezurren hausturetarako da bereziki baliagarria.




OSTEOPATIA IZAN DAITEKE TRAUMATISMOAREN ONDORIO EZ DEN MINAREN KONTRAKO IRTENBIDEA IRUDI-FROGAK (RX, RMN, EKO) NEGATIBO DIRENEAN ETA EZ DAGOENEAN AGERIKO JATORRI IDENTIFIKAGARRIRIK.
Osteopatiak, abordatze holistiko edo globala testuinguru duela, pazientea bere osotasunean tratatzen du. Anatomia, fisiologia, ehun bakoitzaren gaixotasunarekiko erantzuna eta asaldatutako funtzioak normalizatzeko tekniken aplikazioa oinarri dituen ezagutza eta diziplina terapeutikoa da.
Osteopatian esku-hartu ahal izateko, diagnostiko funtzionala egiten da lehenbizi, eta horretan oinarriturik, ondoren, zenbait metodo eta teknika erabiltzen dira prebentzio zein tratamendu gisa. Osteopatia eskuz aplikatzen da gihar, artikulazio, nerbio eta ehun konektiboetan. Teknikek alterazio organiko, muskuloeskeletiko eta funtzionalak orekarazten dituzten erreakzio zuzen edo erreflexuak eragiten dituzte, eta modu horretan, koadro klinikoa hobetzen da.
EGITURA-OSTEOPATIA
Sistema muskuloeskeletikoari zuzenduta dago, non disfuntzio, ehun eta paziente bakoitzari egokitutako teknikak aplikatzen diren. Tratamendu-saio guztian zehar fisioterapeutak etengabeko balorazioa egiten du, modu horretan mugimendua baldintzatuta duten giltzadurak identifikatu eta erabiliko den teknika aukeratzeko. Tratamenduan zehar, manipulazio edo mobilizazio teknikek pazientearengan sorrarazten dituzten berehalako eraginak antzematen dira.
Diskoko herniak, protusioak, artikulazio blokeoak, neuralgia zerbiko-brakialak, ziatikak etab.
ERRAI-OSTEOPATIA
Osteopatia mota hau honakoak estimulatzera zuzenduriko teknika da: erraien funtzioetan parte hartzen duten ehunak erlazionatzen diren mintz fibrosoak, giharrak, organoen arteko labainketa-planoak, hodi kapilarrak, nerbioak eta organoen funtzionamendu egokia ahalbidetzen duten gainontzeko ehunak. Horiek beren pasabide anatomikoan libre egotea komeni da, batzuetan ordea, atxikidura eta trakzio miofaszialak direla eta, organoen mugikortasun egokia kaltetzen da. Eskuzko errai-teknikek organoen mugimendu fluxuan dauden etendurak askatzen laguntzen dute, eta horrek, organismoari oinarri funtzional baliagarri, eraginkor eta osasuntsuagoa eskaintzen dio.
Hiatoko herniak, idorreria, kolon narritakorra, hilekoa, patologiak, aerofagia, disfagia, bihotzerrea etab.