Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.
id-6512bdee122bf
ARIKETA PRESKRIPZIOA
id-6512bdee12dd8
Hasierako balorazioan erreadaptadoreak aurkitu duen informazioa eta lesioaren egoeraren bilakaera kontutan hartuta, guztiz espezializatua den ariketa preskripzioa burutzen da.
Preskribatutako ariketen helburuak alde batetik, balorazioan aurkitu diren gabeziak hobetzea da, eta bestetik, lesio eta ehun bakoitzak behar dituen ariketak erakustea da. Guztiz garrantzitsua da ariketa terapeutikoak helburu eta asmo zehatza edukitzea, eta berau ariketaren eta osasunaren profesional batek preskribatzea.
Saio honetan pazienteari balorazioaren ondorioz sortutako informearen dokumentua eta preskribatu zaizkion ariketa guztiak erakusten zaizkio. Erreadaptadoreak pazienteak ariketa guztiak teknikoki modu egokian egiten ikastea bermatzen du.
Paziente batzuk erreadaptazio ariketak euren gimnasio edo etxeetan egin ahal izateko taula bat prestatzen dugu ariketa guztiekin. Honetaz gain, ariketa terapeutikoaren inguruko programa berrikoi bati esker, pazienteak email bat jasotzen du gure webgunera esteka batekin, non preskribatu zaizkion ariketa guztien bideoak ikusteko aukera izango duen.