INFILTRAZIOAK
Infiltrazio kontzeptuak artikulazio edo ehun jakin batean medikamentu baten injekzioa definitzen du, zeinak zuzenean mindutako lekuko inflamazio prozesu mingarrietan efektu onuragarria duen. Bere helburu nagusia inflamazioa eta mina gutxitzea da eta horrela artikulazioaren edo ehunaren funtzionaltasuna hobetzen laguntzen du.
Ezinbestekoa da ekografiaren erabilera infiltrazio prozesuak gidatzeko, orratza une oro begi bistan edukitzea baimentzen duelako, horrela honen norabidea eta lokalizazioa kontrolatzen dugu eta infiltrazioa zehazki behar dan lekuan jartzeko aukera ematen digu.
Infiltratutako produktuak talde ezberdinetan banatzen dira medikamentu motaren arabera:
- Medikamentu esteroideoak. Hauen helburua antiinflamatorioa da.
- Medikamentu anestesikoak. Hauen helburua minaren berehalako gutxiagotzea da.
- Azido Hialuronikoa. Likido sinobialaren biskoelastizitate babeslea berriztatzen du, frikzioa arinduz eta mugikortasun artikularra hobetuz.
Antiinflamatorio eta anestesiko medikamentuak infiltratzeko gehien erabiltzen diren lesioak hurrengoak dira:
- Bursitis subakromiala
- De Quervainen tenosinobitisa
- Rizartrosisa
- Sorbaldako artikulazioko inflamazio prozesua
- Aldakako artikulazioko inflamazio prozesua
- Belauneko artikulazioko inflamazio prozesua
- Nerbio blokeoak pubalgian
Azido hialuronikoa berriz, desgaste bidezko artikulazio lesiotan erabili ohi da:
- Belauneko artrosia
- Aldakako artrosia
- Rotula eta femur arteko minaren sindromea